Irisgarritasun-oharra

Erabiltzaile jakin batzuek Interneten nabigatzean dituzten oztopoak ezabatzea edo, behintzat, gutxitzea du helburu irisgarritasunak, eta, hala, erabiltzaile horiek informazioa eskuratzeko modua izatea. Erabiltzaileen zailtasunak fisikoak, psikikoak edo erabiltzen dituzten teknologiari lotutakoak izan daitezke:

  • ikusmen-, entzumen- edo mugikortasun-arazoak
  • edukia ulertzeko zailtasunak
  • intuizio gutxiko nabigazioa
  • konexio makala
  • nabigatzaile zaharkituak edo edukia ongi interpretatzen ez dutenak
  • gailu jakin batzuk ez izatea (sagua, teklatua, etab.)

Bizkaiko Foru Aldundiak badaki garrantzitsua dela Interneterako sarbidea izatea, horri esker edozeinek baitu Bizkaiko Foru Aldundiaren edukiak eskuratzeko aukera . Hori dela eta, irisgarritasuna betetzen eta egunero hobetzen saiatzen da.

Zehazki esanda, hauen bidez betetzen du www.bizkaia.eu webguneak irisgarritasuna: Web 1.0 (http://www.w3.org/TR/WAI-WEBCONTENT/) webgunetik eskura daitekeen edukiaren argibideei jarraituz (A bikoitza maila), eta egitura, aurkezpena, edukia eta funtzionaltasuna bereizteko ahalegin berezia eginez.

Ikuste-diseinua

W3Ck kaskadako estilo-orriei buruz (2. maila, CSS2) egindako gomendioaren arabera egin da ikuste-diseinua.

Nahiz eta nabigatzaileak edo nabigatzeko gailuak estilo-orriak onartu ez, webeko edukia irakurtzeko modukoa da, haren egitura nabarmenari esker.

Webgunean erabiltzen diren letra-tipoek dimentsio erlatiboak dituzte; horrek esan nahi du erabiltzen ari den nabigatzailetik kontrola dezakeela tamaina erabiltzaileak.

Irisgarritasun-maila baliozkotzea

www.bizkaia.eu webguneko orri guztiek gainditu dituzte A eta A bikoitza mailak, TAW tresna (http://www.tawdis.net) erabiliz, posta elektronikoko bezeroen orri espezifiko batzuek izan ezik; izan ere, funtzionaltasun egokia emateko behar den teknologia dela eta, zenbait arazo dituzte maila horiek gainditzeko.

Horrez gain, baliozkotze hauek egin dira, gunearen irisgarritasuna egiaztatzean:

  • Aplikazioa pantaila-bereizmen desberdinetan behar bezala ikusten dela egiaztatu, eta Interneteko erabiltzaileek gehien erabiltzen duten pantaila-bereizmenetarako optimoa izan dadin saiatu.
  • Kolore-kontrasteari begiratu aplikazioa gris-eskalan bistaratzen denean, eta egiaztatu aplikazioak arazorik ez duela zenbait kolore ikusteko arazoak dituzten erabiltzaileentzat.

Funtzionalitate hauek ere sartu dira gunean, irisgarritasuna bermatzeko:

  • Itxura egokitzea, erabiltzaileak bere nabigatzailetik definitutako estilo-orri pertsonalizatuak erabiliz.
  • Letra oso handiak erabiltzeko aukera izatea.
  • Pantaila-irakurleak erabiltzeko optimizatzea: esteka eta irudi guztiak behar bezala etiketatuta agertzen dira.

Comments are closed.